2019-2020 ikusturterako aurrematrikula epea
Hezkuntza Sailak datorren astelehenean,
urtarrilaren 28an irekiko du Haur Hezkuntzarako (bi urtetik aurrera), Lehen
Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako aurrematrikula epea.
Otsailaren 8ra arte egongo da irekia epe hori (otsailaren 7ra arte, online
eginez gero)
Datorren
ikasturterako aurrematrikula egiterakoan, euren lehen aukerako ikastetxeetan
bertan nahiz Internet bidez egiteko aukera izango dute familiek,
www.hezkuntza.net helbidean. Bigarren bide hau aukeratzen dutenek ez dute
beharrezko izango, beraz, eskatutako dokumentazioa hautatutako ikastetxera
eramatea. Pauso hori online egin beharko dute, eta dokumentuak eskaneatuta
bidali. Aurrematrikula online egiteko azken eguna otsailaren 7a izango da, egun
bat lehenago. Era berean, Hezkuntza Sailak gogorarazi du Ikasgunea atariak
(www.ikasgunea.euskadi.eus) informazio praktikoa eskainiko diela familiei, hala
nola, ikastetxeen bilatzaile bat, hurbiltasunagatik horietako ikastetxe
bakoitzean familiari hurbiltasunagatik dagozkion puntuak erakusten dituena.
INFORMAZIO GEHIAGO, HEZKUNTZA SAILEKO WEB ORRIALDEAN