Mezuak
Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2025
Matrikulazioa 2025-2026
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
2025-2026 ikasturterako aurrematrikula-epea otsailaren 3tik 14ra izango dela jakinarazten dizuegu. Prozesu honetan parte hartu beharko duten ikasleak: 2 urteko gelan sartu nahi duten ikasleek (2023an jaiotakoak) Hezkuntza sisteman lehen aldiz sartu nahi duten ikasleek Jada eskolatuta egonda, ikastetxez aldatu nahi edo behar duten ikasleek Aldiz, 6. mailako ikasleek ez dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailan onartzeko eskaerarik aurkeztu behar, baldin eta adkripzioaren arabera dagokien Institutuan jarraitzen badute (gure kasuan, Uribarri BHI). Matrikula egiteko aukerak: zuzenekoa zentroan bertan ( Hitzordua eskatu behar da 944288273 telefonora deituta ), edo On-line, IKASGUNEA atarian Informazio gehiago: Hezkuntza saila Ate irekien eguna urtarrilaren 27an 16:45etatik 18:00etara