Apirilak 23, liburu eguna
Kareaga Goikoak aktibitate desberdinak izango ditu liburuaren eguna ospatzeko. Egun honek irakurtzera animatzeko helburua du. Apirilaren 23an, astelehena, liburutegian liburu-trukea egingo dugu, eta lehen hezkuntzako ikasle guztiek parte hartuko dute. Horretarako ikasleek etxetik 1 edo 2 liburu ekarri behar dituzte, trukean parte hartu ahal izateko. Giro aparta espero dugu! Beste aldetik, 23tik aurrera ekintza iraunkor bat antolatuko dugu. Ekintza hau eskola komunitateko heldu guztientzat zuzenduta dago eta irakurketaz gosatzeaz gain, gure txikientzat helduok eredu gisa jokatuko dugu. Ekintza hauxe da: eskolako sarreran liburu-txoko bat ipiniko da eta txokoa guztion liburuak jasotzeko prest egongo da eta edonork liburuak hartzeko aukera izango du. Liburu mugimendua espero dugu! " ... liburua da munduan dagoen gauza bakarra: bera da, hobeto esanda, mundua" Borges