MARTXOAK 8
Emakundek aurtengo emakumearen nazioarteko egunerako –martxoak 8–diseinatutako kanpainak Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) 5. xedea aipatzen du. Hala “emakume eta nesken ahalduntzea eta genero berdintasuna”. Kanpaina beraz emakume eta nesken ahalduntzean eta genero mugarik gabe beraien etorkizuna aukeratzeko eskubidean arreta jartzen du, modu aske batean eta berdintasunean. Dakizuenez, greba orokorrerako deialdia dago. Horrek eragina izango du eskolako funtzionamenduan.